Sariak!
Talde irabazleak honako sariak irabaziko ditu:
- 2013ko BBKLive jaialdian jotzeko aukera izango du, zuzeneko emanaldian. Kontzertu horretako data zehaztear dago eta jaialdiko antolatzaileekin batera zehaztuko da.
- Baga-Biga diskoetxearekin disko bat ekoiztea. Egitasmo honen datak, baldintzak eta abar diskoetxearekin batera ezarriko dira.
- Lehiaketako disko bilduma oroigarria: taldekide bakoitzak antolatzaileek ekoiztuko dugun lehiaketako bildumako CDaren 10 ale jasoko ditu.
- Banden Lehia 2012ko parte-hartzearen CD bilduma oroigarri bat. Banda bakoitzeko kide bakoitzak disko oroigarri honen 10 ale jasoko ditu.
Hasiera ona, ezta?










