KERASY 2009. urtean Irurtzunen (Nafarroa) sortutako euskal metal-rock taldea da. Dead Means Nothing, Antigua y Barbuda, Sök eta Xilum taldeetako hainbat kidek osatzen dute.
Funeral for a Friend, Paramore edo The Gathering bezalako taldeen eragina izanda, 2009. urteko udan “Harriak apurtu” (Labatelkueyo Records) izeneko beren lehenengo diskaren abestiak konposatzen hasi ziren. Iñaki Llarenak grabatu zuen diska 2011ko otsailean.
2011ko maiatzetik aurrera dsika aurkezteko hamaika kontzertu eskaini dituzte eta taula gainera Berri Txarrak, Governors edo El Trono de Judas taldeekin igo dira, besteak beste.
Silvia Guillén: ahotsa
Iñigo Andion: kitarra
Oskar Alonso: baxua
David Ramírez: kitarra
Ibai Goñi: bateria
http://www.youtube.com/watch?v=gf_EEMwfmFY